Zeanuriko Ipiñaburuk irabazi du Ordizia Txapeldun saria
Aurreneko bi postuak Bizkaiko gaztandegiarentzat izan dira, eta hirugarrena Lekarozko Kortariarentzat. Gaur banatu dituzte sariak.
Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa jokatu dute gaur Ordizian. Bertan, azken hamar urteetan Ordiziako Gazta Lehiaketa irabazi duten gaztagileak aritu dira lehian. Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegiko Jon Etxeberria izan da irabazle nagusia, berak jaso baititu aurreneko eta bigarren sariak. Hirugarrena, berriz, Lekarozko (Nafarroa) Kortaria gaztandegiarentzat izan da; Julen Arburuak jaso du saria.