Oargiko Gauek kontzertuak etzi itzuliko dira Ataunen
Eneritz Furyak eta Martti Makkela ariko dira ostiralean Oargin. Edukiera mugatu egin dute eta sarrerak salgai daude.
Geldialdi baten ondoren, ostiralean berrekingo diete Oargiko Gauek deituriko kontzertuei, Oargin 19:00etan. Eneritz Furyak bakarlari irundarrak eta Martti Makkela finlandiar-alemaniarrak joko dute.
COVID-19a dela eta, lokalaren edukiera 40 lagunera mugatuko dute. Sarrerak aurrez eros daitezke (5 euro) Sutegi, Troskaeta eta Urbieta tabernetan.