Hilerrira autobusa doan jarriko dute Lazkaon igandean
LAZKAO // Santu Guztien egunean, azaroak 1, hilerrira bisita egiteko ohituran, autobusa doan jarriko du Lazkaoko Udalak. Eliza paretik abiatuko da. 28 eserlekudun autobusa zazpi aldiz igoko da hilerrira: 10:00, 11:00, 12:00, 12:45 (meza amaitutakoan), 15:45, 16:45 eta 17:45ean. Itzulerarako zortzi bidaia egingo ditu, jaisteko: 10:45, 11:45, 12:30, 13:00, 14:00, 16:15, 17:15 eta azkena 18:15ean.













