Olaberrian jolasak eta irteera dituzte gaztetxoek
OLABERRIA // Olaberriko gaztetxoek bi jarduera izango dituzte Gabonetan, udalak antolatuta. Abenduaren 29an, jolasak izango dituzte, 09:30etik 13:30era. Orientazio proba, slack-line ikastaroa, txirrindu gymkana eta antzekoak egin ahalko dituzte. Abenduaren 30ean, 09:00etan, Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira joango dira, irristatzera. 12 urtetik 17ra bitarteko gaztetxoentzat dira.













