Giro hotza eta elurra Goierriko bazterretan
Tenperatura baxuekin batera elurra ere ekarri du Filomenak Goierriko herrietara
Hainbat herritan kaleak zuritu ez diren arren, elurra oraindik ez da desagertu Goierri inguruan. Gaurko egunean abisu horiak indarrean jarraituko du 24:00 arte. Arratsaldean ez du euririk egingo, baina tenperaturak baxu mantenduko dira eta honek izotzaldiak ekarriko ditu. Bihar eta etzi euria egingo duela iragarri duten arren, asteazkenerako eguraldi hobea espero da eta tenperaturak apur bat igoko dira.