Igor Gordobil izango da Beasain K.E.ren entrenatzaile berria
BEASAIN // Igor Gordobil Amuzarainek Beasain K.E.ko lehen taldea gidatuko du denboraldia amaitu arte. Gerora, kontratua luzatzeko aukera izango du. Ia 20 urteko ibilbidea du entrenatzaile lanetan. Tartean, Bigarren B mailako Leioa eta Vitoria taldeak gidatu ditu.