24 pertsona identifikatu dituzte Olaberrian botiloia egiteagatik
Ihurren kokatuta dauden padeleko pistetan identifikatu zituzten atzo arratsaldean, ezarritako neurriak ez errespetatzeagatik
Atzo eta gaur egindako lanaldietan 18 pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Euskadin gertatutako zenbait istilu direla eta, horietatik 7 Gipuzkoan izan dira. Horrez gain, 735 akta zabaldu dituzte Covid-19aren aurrean ezarritako neurriak ez errespetatzeagatik. Zigor horietatik 254 Gipuzkoan aplikatu dira Irunen, Donostian eta Olaberrian jazotako gertakarien ostean.
Arratsaldeko 18:30ak aldera, Ertzaintzak Olaberriako Ihurre auzoan dauden padel pistetan botiloia egiten ari ziren 24 pertsona identifikatu zituen bart. Tartean zebilen pertsona orori zigorra ezarri zion Ertzaintzak ezarritako arauak ez betetzeagatik.