Bertan behera geratu da Urkulluren bisita, eta protestariak zain
LAZKAO // Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi zuen, atzo goizean, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Bingen Zupiria Kultura sailburuak Maizpidera egitekoa zuten bisita. Euskara Munduan programakoekin bilera pribatua izatekotan ziren, baina Labi bilera aurreratu zela eta desenkusatu ziren. Ostalariek 10:00etarako protesta bilkura deitu zuten, euskaltegi aurrean.












