Ordiziarrak garaile 39-5, Bartzelonaren aurka
Etxean geratu diren bost puntuei esker, sailkapeneko hirugarren postuan kokatu dira ordiziarrak.
Ampo Ordiziako jokalariek zelaian dituzten dohainak erakutsi dituzte gaurko partidan. Ordiziarrak 39-5 gailendu dira laugarren postuan aurkitzen zen F.C Bartzelonaren aurka, talde katalanari irabazteko inolako aukerarik eman gabe Ohorezko Mailako bederatzigarren jardunaldi honetan.
Iñigo Marotiasen jokalariak denak emanda aritu dira lehenengo momentutik eta 50. minutuan markagailuak dagoeneko 39-0 emaitza garbia erakusten zuen arren, azken minutuetan entsegu bat egitea lortu du talde bisitariak. Gaurko garaipena oso garrantzitsua izan da ordiziarrentzat, etxean geratu diren bost puntuekin hirugarren postuan kokatu baitira sailkapen taulan, Alcobendas eta VRAC-en atzetik. Honi esker titulua eskuratzeko play-offean ia postu bat ziurtatzea lortu dute.
Partida ateak itxita jokatu den arren, zale ugari inguratu dira bertara. Jarraitzaile askok partida Altamira kanpoko hesietatik jarraitu duten arren, gainontzekoek Goierri Telebistatik jarraitzeko aukera ere izan dute.