Sarek dendak izan duen erantzun ona eskertu du Ataunen
ATAUN // Gabon aurrean ireki zuen Sare mugimenduak denda Ataun San Martinen, eta igandean itxi zuten. Euskal presoen eskubideen alde jarduteko diru iturri gisa, produktu eta jan-edan batzuk saldu dituzte. Erantzuna «paregabea» izan dela, eta eskerrak bidali dizkie Sarek lanean aritu diren boluntarioei eta erosketak egin dituztenei.












