EH Bilduk 2020ko kudeaketaren txostena aurkeztuko du bihar
Legazpiko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar, hilak 4, mahai gainean bi gai dituela: 2020. urteko kudeaketa txostena, eta koalizioak garatuko duen kongresua. Bilera telematikoa izango da eta 18:30ean hasiko da, eta parte hartzeko lotura: https://bbb.ehbildu.eus/b/ibo-4z2-3jy da. Hala ere, elkargunea prestatu dute kultur etxeko areto nagusian batzarra jarraitu ahal izateko. Zalantzak argitzeko mezua bidali daiteke 696 993 718 zenbakira edo legazpi@ehbildu.eus helbide elektronikora.
EH Bilduren batzarrean 2020. urteko kudeaketa txostena aurkeztuko da, «komunitateari egindako lanaren berri emateko». 2021. urteko erronka nagusienak ere finkatuko dituzte.
Bileraren bigarren zatian, otsailean hasi eta maiatzera bitartean EH Bildu koalizioak garatuko duen kongresu prozesuaren nondik norakoak azalduko dituzte.
Hamar urteko ibilbidearen ondoren, EH Bilduk II. Kongresu Prozesua abiatu du, eta erabakigunetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Bilkide izatea. Bestetik, Kongresuaren dinamika baliatuko da Legazpiko EH Bilduren zuzendaritza politikoa berritzeko eta zabaltzeko. Zuzendaritza taldea aukeraketa ekaina aldera aukeratuko dute.
Kongresuko eztabaida gune nagusiak herri batzarrak izango direnez, Legazpiko taldeak herriko militante guztiak gonbidatzen ditu osteguneko bilerara.












