Ataungo gimnasioan txanda hartu behar da, eskaria dagoelako
ATAUN // Auzoeta kiroldegiko gimnasioa erabiltzen ohi baino herritar gehiago ari direla jakinarazi du udalak, udalerri barruko itxialdiagatik. Batzuk ordurik hartu gabe joaten direnez, eta jende pilaketak saihesteko, aurrez txanda erreserbatu beharra dago, udaletxera hots eginda (943 18 00 11), egunero 09:00etatik 14:00etara, eta astearteetan 17:00-19:00 ere bai. Ordubeteko iraupena du txandak, eta astean hiru har daitezke gehienez.












