KORONABIRUSA

Hogei kasu gehiago atzeman dituzte eta sei herri daude eremu gorrian

Osasun Sailak beste 20 kasuren berri eman du gaurko txostenean. Sei herri daude eremu gorrian, eta ostalaritza irekita badago ere, ezin izango da eskola kirolik egin.

Atzoko gorakadaren ondoren, ohiko datuetara itzuli da Goierri, eta gaur beste 20 positibo jakinarazi dituzte eskualdean. 

Kasurik gehienak Urretxun (5), Ataunen (4), Beasainen (4) eta Legazpin (3) agertu dira. Ormaiztegik 2 positibo ditu, eta bana Itsasondok eta Segurak. Eremu gorrian jarraitzen dute Legazpik (713,52), Urretxuk (658,95) eta Zumarragak (580,39). Beasain (320,95) eremu laranjan dago, eta Ordizia (218,47) eta Lazkao (124,29), horian.

Herri txikiagoen artean, Segurak (2870,19) ditu, oraindik ere, daturik okerrenak. Haren atzetik daude Zerain (1824,82), Mutiloa (1568,63), Ataun (801,37) eta Ormaiztegi (705,33), denak ere, eragin tasaren 500eko mugaren gainetik.

Ormaiztegiri, Segurari eta Zegamari, eremu gorriko neurri gehigarriak aplikatuko zaizkie bihartik. Ataun eta Zerain, berriz, zerrendatik kanpo gelditu dira, neurri horiek aplikatzeko hiru baldintzetatik bi betetzen dituztela. EAEko Auzitegi Nagusiaren atzoko erabakiaren ondoren, tasa horrek ez lioke eragingo ostalaritzari, baina bai eskola kirolari eta federatu gabeko kirolarien entrenamenduei.

Osasun eremuei dagokionean, Beasaingoa (529,66), Legazpikoa (696,11) eta Zumarragakoa (559,50), gorrian daude; Lazkaokoa (244,93) eta Ordiziakoa (190,92) berriz, horian. 

Labi aholku batzordea bihar bilduko da, eta ikusteko dago beste neurri murriztailerik hartuko ote duen.

Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.877 COVID-19 positibo kasu izan dira.

      02/10 DENERA
Altzaga     0 4
Arama     0 18
Ataun     4 122 (+4)
Beasain     4 1.107 (+4)
Ezkio eta Itsaso     0 22
Gabiria     0 11
Gaintza     0 9
Idiazabal     0 92
Itsasondo     1 38 (+1)
Lazkao     0 292
Legazpi     3 484 (+3)
Legorreta     0 106
Mutiloa     0 11
Olaberria     0 45
Ordizia     0 976
Ormaiztegi     2 75 (+2)
Segura     1 146 (+1)
Urretxu     5 392 (+5)
Zaldibia     0 126
Zegama     0 111
Zerain     0 12
Zumarraga     0 678
GOIERRI     20 4.877 (+20)

* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa