Etxean geratu dira Ampo Ordiziaren bost puntuak
Ampo Ordiziak 36-12 irabazi du Les Abelles taldearen aurkako norgehiagokan
Joan den urtarrilean Filomena ekaitzak bertan behera utzi zuen zazpigarren jardunaldiko partida jokatu dute gaur ordiziarrek Valentziako Les Abelles taldearen aurka.
Hasieratik oso indartsu aritu dira bi taldeak eta markagailua hutsean mantendu da hamairugarren minutuan Les Abellesek lehenengo entsegua egin duen arte. Partidu hasiera oso parekatua izan den arren, hogeigarren minututik aurrera Ampo Ordiziak martxa hartu du eta 19-12 emaitzarekin joan dira atsedenaldira.
Bigarren zatian ordiziarrak denak emanda atera dira zelaira eta bosgarren garaipen kontsekutiboa lortu dute valentziarren aurka 36-12 irabazi ostean.