KORONABIRUSA

Hamar kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin

Osasun Sailak beste hamar kasuren berri eman du gaur. Gehienak Legazpin, Idiazabalen eta Zumarragan daude.

Atzoko datuen paretsu jarraitzen dute gaur datuek, beste 10 positiborekin. Legazpin daude kasurik gehienak, 4 guztira. Idiazabalek eta Zumarragak bina positibo dituzte, eta bana Segurak eta Urretxuk.

Eragin tasari dagokionean, Legazpi (475,68) eremu laranjan dago, Urretxu (263,58), Zumarraga (193,46), Beasain (192,57) eta Ordizia (109,24) horian daude. Lazkao berriz, eremu berdean dago, 35,51ko eragin tasarekin.

Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.931 COVID-19 positibo kasu izan dira.

      02/18 DENERA
Altzaga     0 4
Arama     0 18
Ataun     0 124
Beasain     0 1.113
Ezkio eta Itsaso     0 22
Gabiria     0 11
Gaintza     0 9
Idiazabal     2 96 (+2)
Itsasondo     0 38
Lazkao     0 293
Legazpi     4 501 (+4)
Legorreta     0 107
Mutiloa     0 11
Olaberria     0 45
Ordizia     0 979
Ormaiztegi     0 76
Segura     1 151 (+1)
Urretxu     1 395 (+1)
Zaldibia     0 127
Zegama     0 113
Zerain     0 12
Zumarraga     2 686 (+2)
GOIERRI     10 4.931 (+10)

* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.

  • Osasun sailaren txostena (2021/02/19)
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa