Garaipen garrantzitsua Ampo Ordiziarentzat
Talde ordiziarra hirugarren postuan kokatu da Lexus Alcobendasen aurka lortutako garaipenari esker
Hitzordu garrantzitsua izan du gaur Ampo Ordiziak Madrilgo Lexus Alcobendas taldeko jokalarien aurka. Talde madrildarrak liga osoko plantilla konpentsatuena duen arren, ordiziarrek euren dohainak erakutsi dituzte zelaian eta 16-10 emaitza lortu dute azkenean. Gaurkoa ez da edonolako garaipena izan, izan ere partida honek balio bikoitza izan du eta lortutako puntuak bigarren faserako baliagarriak izan dira. Halaber aipatzekoa izan da Ordizia Rugbyko harrobitik ateratako Xabier Martín jokalariaren agerpena, Madrileko misterreko errotazioetan sartu den eta selekzioak deitu duen jokalaria.
Lehenengo zatian bi taldeak gogor aritu diren arren, 0-0 berdinketarekin joan dira atsedenaldira, baina bigarren zatian Ampo Ordiziakoek garaipenera begira jartzea lortu dute. Talde ordiziarrak atsedenaldia eta gero lortutako 8-0 emaitzari esker aurkariei aurrea hartuta ibili dira, aurrerago madrildarrek 13-10 punturekin gerturatzea lortu duten arren. Partida amaitzeko bost minutu falta zirenean, Ampo Ordiziaren aldeko meleari esker etxean geratu dira 4 puntuak eta sailkapenean hirugarren postuan kokatzea lortu dute.