Imanol Ituiño magoa Troskaetan ariko da gaur, ahozko jaian
ATAUN // Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiarekin bat egin du aurten ere Ataunek. Ekitaldi bakarra izango da, gaur 18:00etan Troskaeta tabernan izango dena. Imanol Ituiño magoak Gertuko magia ikuskizuna egingo du. Izan ere, egoerara egokituta ariko da Ituiño: mahaiz mahai ariko da magia trikimailuak egiten. Ordizian antolatu dituzte beste ekitaldi batzuk jaialdian, martxorako.












