Osasun Sailak beste 21 kasuren berri eman du gaur. Lazkaon, Beasainen, Ataunen eta Urretxun agertu dira gehienak.
Astelehenean egindako batzarrean onartu dituzte 2021erako diru kontuak. Lau udalen ekarpena 805.781 eurokoa da. Enpleguaren aldeko apustu sendoa egin dute, 490.338 euroko partidarekin.
Ataungo eguneroko albisteak bildu, eta astean behin 300 bat herritarrei igortzen dizkie Jexux Goikoetxea 'Goiko'-k (Ataun, 1958). 2008an hasi zen, eta langintzarekin segitzen du.
Josu Maroto marrazkilariak eta Ekaitz Goikoetxea idazleak 'Balio erantzia' erakusketa irekiko dute gaur Zumarragako kultur etxean. Goikoetxeak hitz bana oparitu die Marotoren marrazkiei.
Otsailaren 20an herritarrei aurkeztu eta joan den asteazkenean onartu zuten. Proiektu nagusia Errotatxoko obren 3. fasea egitea izango da. Mendi publikoan ere inbertsioak egingo dituzte
Aurten amaitzen zen duela hamar urteko akordioa. Udalak eta garraiolariek bost urtetarako berritu dute hitzarmena, beste bost urte gehitzeko aukerarekin. Beharrezkoa dela aipatu dute
Ordiziako Udalbatzako talde guztien artean adostu dute Jasangarritasun Batzorde berriaren arautegia. Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala ere onartu dute
Lorea Ibarzabal korrikalariak (Las Palmas, 1994) urrezko domina lortu du pista estaliko Espainiako Txapelketan, 800 metroko lasterketan. Zumarragarra du aita.
Umorea, zuzeneko musika eta sexuaren inguruko zalantzak eta ezintasunak uztartzen dituen obra dakar Benetan Be Teatroak. Ostiralean izango da emanaldia, Ordiziako Herri Antzokian