'Porno vs Afrodita' antzezlana egingo dute etzi, Ordizian
Umorea, zuzeneko musika eta sexuaren inguruko zalantzak eta ezintasunak uztartzen dituen obra dakar Benetan Be Teatroak. Ostiralean izango da emanaldia, Ordiziako Herri Antzokian
Benetan Be Teatroaren bigarren ikuskizuna ikusgai izango da Ordiziako Herri Antzokian, ostiralean, martxoak 5, 19:00etatik aurrera. Antzerki Garaia zikloaren 28. ekitaldiaren barruan antolatutako saioa da. Porno vs Afrodita (edo I ?#gorkaurbizu) du izenburua eta ikusle gazte eta ez horren gazte, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortu dute. Hainbat zalantza, grina, ezintasun ase ezintasun eta beste horrenbeste ergelkeria sexual eta afektiboez elkarrekin barre egiteko. Dena zuzeneko musikaz blaitua. Gaztetxe batean azken kontzertua ematera doan musika talde bateko kideak dira protagonistak.
Sarrerak
Sarrerak Ordiziako Herri antzokiko leihatilan bertan eros daitezke, emankizunaren aurretik. Beste aukera bat da Kutxabank bidez egitea.