EH Bilduren ekarpenak aurrekontuetan islatu direnez, aldeko botoa
Euskararen garapena lan munduan, elikadura burujabetza, ekonomia sozial eraldatzailea eta trantsizio energetikoa ardatz dituzten ekarpenak egin dizkie EH Bilduk Mankomunitateko aurrekontuei, ostiralean egindako prentsaurrekoan azaldu zutenez, eta «hein handi batean aintzat hartu direla ikusirik», baiezkoa botoa eman diete.
Euskararen alorrean, «enpresetan euskararen diagnostiko labur bat eta euskara planak» egitea, «lanbide heziketa euskalduntzeko pausuak ematea» eta«egitasmo komunikatibo multimedia» baterako lehen urratsak ematea proposatu dute.
Bertatik Bertara egitasmoari buruzko proposamenak ere jaso dituzte: eskaria eta eskaintza koordinatzea, jangelak eta ekoizleak harremanetan jartzea edo ekintzailetza kooperatiboan eta ekonomia sozialean oinarritutako proiektuak abiaraztea. Online salmenta eta etxez etxeko banaketa multzo berean sartu dute.
Bestetik, COVID-19aren ondorioz sortu diren erronkei aurre egiteko ekintzailetza sozial kooperatiboa «eredu interesgarria»iruditzen zaie. Eta energiaren arloan eta arlo sozio-sanitarioan proiektu estrategikoak diseinatzen hasteko unea dela uste dute, eta «burujabetza energetikoa» eta «energia komunitateak» aipatu dituzte.