'Frankenstein' haurrentzako antzezlana, igandean
URRETXU // Didau antzerki faktoriak Frankenstein haur eta familientzako lana antzeztuko du igande honetan Urretxuko Labeaga aretoan. Bihartik ostiralera bitartean, sarrerak Aizpurunea kultur etxean salgai egongo dira: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Egunean bertan ere salduko dira, Labeaga aretoan 16:00etatik aurrera, ordurako bukatu ez badira. Sarrerek 5 euro balio dute.













