Maika Etxekopar antzerkilaria ariko da gaur Bixi Bixin
SEGURA // Gaurko Segura Irratiko Bixi Bixi saioan (12:05ean) bi euskaldun berrirekin ariko dira hizketan: Parisen jaio eta gaur egun Urruñan bizi den Gaylor Pochetekin, eta Bartzelonan bizi den Farry Macipekin. Eñaut Arretxe segurarrarekin Okzitanierari buruz mintzatuko dira. Maika Etxekopar antzerkilari zuberotarra ere izango da.













