Haurrentzako marrazki lehiaketa bihar jokoan, Arkatza elkartearekin
Arkatza elkarteak antolatuta, bihar herri mailako 18. haurren marrazki lehiaketa egingo da. Kultur etxean 10:00etan hasiko da, eta 13:00etarako entregatu beharko dira lanak bertan.
Hiru maila izango dira: A, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleena, gai librea izango dute lanetarako; B, LH 3. eta 4. mailakoena, gai librea izango dute ere; eta D, LH 5. eta 6. mailakoena, eta lehiaketa hasteko unean jarritako gaiaren arabera egin beharko dute marrazkia.
Hiruna sari sorta banatuko dituzte maiatzaren 6an, 19:00etan kultur etxeko areto nagusian, eta aurkeztutako lan guztiak ikusgai jarriko dira maiatzaren 14ra arte.













