Aire libreko pintura lehiaketa eta ikastaroa Urretxun
URRETXU //Urretxuko eta Zumarragako Udalek antolatutako aire libreko pintura lehiaketa ekainaren 19an egingo da, eta ekainaren 11 baino lehen eman behar da izena Urretxuko kultur etxean, parte hartzailearen datuak kulturetxe.ur@urretxu.eus helbidera bidalita. Urretxuko Arte Tailerrak, bestalde, aire libreko pintura ikastaroa antolatu du hainbat master class eman dituen Mendo akuarelistarekin. Saioa maiatzaren 15ean izango da, 10:00etatik 14: 00etara, eta 10 euro ordaindu beharko dira. Informazioa eta izen-ematea kultur etxean: 943 03 80 88.













