Ekainaren 22an egingo dute hurrengo literatur saioa
ORMAIZTEGI // Aste honetan egin du Ormaiztegiko liburutegiko literatur taldeak urteko 3. saioa. Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox liburua landu ondoren, hurrengo saioa ekainaren 22an izango da, gazteleraz, eta Edouard Louis idazlearen Como acabar con Eddy Bellegueulle liburua landuko eta aztertuko dute. Azkeneko saioan hamar lagun inguruk parte hartu zuten.













