Unai Baztarrikaren 'Ezinbestean' poesia landuko dute bihar Irakurle Taldean
Irakurle taldeak Unai Baztarrika beasaindarraren Ezinbestean poesia liburua jorratuko du bihar, 17:30ean, Igartzako Jauregian. Baztarrika urteetan bere baitan sortutako kontraesanez mintzo da poema bilduman. Lanarekin Blas de Otero-Bilbo Hiria Poesia Lehiaketa irabazi zuen 2013an.