Nicolas Alustizak eta Alex Diazek Ordiziako klasikoan parte hartuko dute
Larunbatean Ordiziako klasikoaren 103. edizioa jokatuko da. Parte hartzaileen artean Nicolas Alustiza (Euskaltel-Euskadi) zumarragarra eta Alex Diaz (Caja Rural) izango da.
Ordiziako klasikoa Euskal Herrian antolatzen den proba garrantzitsuenetakoa da. 132 txirrindulariko tropela 10:00etan abiatuko da Gudarien Etorbidetik. Iazko ibilbide bera egingo dute: bost aldiz igoko dira Abaltzisketara eta handik Gaintzara joango dira, Ordiziara jaitsi aurretik.
19 talde izango dira irteera puntuan: lau World Tour mailakoak, zortzi ProTeam eta zazpi Kontinental mailakoak. Izen aipagarrien artean ondorengoak daude: UAEtik Igor Arrieta iazko irabazlea eta Italiako Giroan etapa bat irabazi duena, Jhonatan Narvaez Italiako Giroan hiru etapa eta Suitzako Tourrean etapa bat irabazi dituena, eta iaz hirugarren postua eskuratu eta aurten dagoeneko lau karrera irabazi dituen Antonio Morgado; Jayco Alulatik Alessandro Covi eta Anders Foldager; Movistarrekin Jon Barrenetxea eta Astanarekin Diego Ulissi eta Guillermo Silva.
ETB1en eta ETB On plataforman zuzenean ikusteko aukera egongo da.













