Urretxuko 'Herri txiki' maiatzaren 30ean emango dute
URRETXU // ETB1eko Herri txiki, infernu handi saiokoak Urretxun izan ziren martxoan. Elkarrizketatuen artean, Mendizabal baserriko Itziar Sasieta, Motz tabernako Gaizka Oiartzabal Pitillo, Iñaki Akizu parrokoa eta Egoitz Mujika Txiki auto gidaria daude. Urretxun grabatutako saioa igande honetan zen ematekoa, baina maiatzaren 30ean emango dute.













