Doinua musika eskolak ikasturte berrirako matrikula ireki du
Legazpiko Doinua musika eskola hurrengo ikasturteari begira jarri da, eta matrikula epea ireki du. Maiatzaren 28ra arte eman daiteke izena. Internetez (doinua.inika.net/preinscripcion) edo Agirre-etxeberri bertan egin daiteke matrikula.
Doinuaren musika eskaintza 4 urtetik gorako haurrei eta helduei zuzenduta dago. Guztira 18 musika tresnaren irakaskuntza eskaintzen du (pianoa, eskusoinua, txistua, saxofoia, biolina, tronpeta, tuba, gitarra, klarineta, dultzaina, bonbardinoa, perkusioa, baxua, tronboia, gitarra elektrikoa, zeharkako xirula, trikitixa eta panderoa), baita ahots teknika ere.
Bestelako ikasgaiak
Bestelako ikasgai batzuk ere eskaintzen ditu eskolak: musika lengoaia, helduentzako musika lengoaia, musika informatika, armonia, abesbatza, musika eta mugimendua eta, adin mugarik gabe, baita euskal folklorea sustatzeko ahots tailerra ere.
Informazio gehiago 943 73 03 71 telefonoan edo musikaeskola@doinua.eus helbidean.













