Gaurko Bixi Bixin Eneko Bidegain gonbidatuko dute
SEGURA // Segurako Irratiko Bixi Bixi saioan (12:05) Jon Bilbao ikertzaile gonbidatua 2021 katedraren irabazlea, Eneko Bidegain izango da. Euskal Herriko jatorriko AEBko diasporako kideek Euskal Herriari buruz bilatzen eta jarraitzen dituzten informazioak eta, bestetik, kide horiek euskal lurraldetasunari buruz duten ikuspegia aztertuko ditu bekari esker. Ohiko kolaboratzaileak ere izango dira.













