Maren abeslariaren kontzertu akustikoa ekainaren 3an
ORMAIZTEGI // Maren abeslariak kontzertu akustikoa emango du ekainaren 3an Ormaiztegiko karpan, 19:30ean. Musikale jaialdiaren V. edizioaren eta ekain kulturalaren barruko kontzertua izango da. Doakoa izango den arren, aldez aurretik lekua erreserbatu behar dute interesa dutenek, 688 657 455 zenbakian whatsapp bidez edo kultura@ormaiztegi.eus helbidera idatzita.













