Lau bertsolarirekin saioa izango da bihar Olaberrian
OLABERRIA // Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Iker Zubeldia eta Maialen Akizu bertsolariak kantari direla, bertso saioa izango da bihar arratsaldean Olaberrian. Kaskoko plaza txikian da, 19:00etan hasita. Mikel Urteagak jarriko dizkie gaiak. Eserlekuak kontatuak egongo dira.













