Udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
BEASAIN // Antzizar kiroldegiak uda garaian eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Haur, gazte eta helduentzako ikastaroak prestatu dituzte: airobika, zumba, tenisa, igeriketa… Ekainaren 28an hasiko dira eta uztaila osoa hartuko dute, txanda ezberdinetan banatuta. Izena emateko kiroldegiarekin harremanetan jarri behar da. Horretarako, 943 88 79 00 telefonora deitu behar da edo info@antzizar.net helbidera idatzi.













