Mintza tertulia, euskaraz eta natura gaiaren inguruan
ORDIZIA //Mintza tertulia antolatu dute biharko, osteguna, Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udalak. Naturaren inguruan hitz egingo dute, euskaraz eta giro lasaian. D’Elikatuz zentroan izango da, 18:30ean hasita. Parte hartzeko izena eman da. Horretarako, eta informazio gehiagorako, idatzi hitzaro@gamil.com epostara edo bidali mezua WhatsApp-ez 609 818 017 telefono zenbakira.













