Sendatutako urubiak askatuko dituzte bihar Ataunen
ATAUN // Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek Igeldoko Arrano Etxean sendatutako urubiak edo hontzak askatuko dituzte, bihar, Ataunen, Barandiaran Museoarekin elkarlanean. Beren ingurunera itzuliko dituzte, eta gautxoriez azalpenak emango dituzte, 45 minutuko saioan, 21:00etan hasita. Izena eman eta 3 euro ordaindu behar da, tokiak kontatuak daudelako.












