Zaldibian irakurleek udaberriko solasaldia egingo dute gaur
ZALDIBIA // Birgit Vanderbeke idazle alemaniarrak 1990ean idatzi eta Ainhoa Irazustabarrena hernaniarrak euskaratutako Muskuiluak afaltzeko eleberria (Pasa Zaite, 2012) irakurri dute Zaldibiako irakurleek, eta gaur 19:00etan Olaldeko parkean elkartuko dira, hartaz solastatzeko. Arauak beldurraren bidez ezartzen diren familia-hierarkia tradizionalaren kritika bat da.













