Hegazkin taldearen kontzertua, gaur Zumarragan
ZUMARRAGA // Iosu Isaias Villanueva Isuok Hegazkin talde berria sortu du, Alayn Carazo Iturriaga bergararrarekin. Proiektu berri honetan, sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz pop-a eta trip-hop-a jorratzen dituzte. Estreineko diskoa argitaratu dute eta gaur Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango dira, Hatxe taldearekin. Kontzertua 20:00etan hasiko da.













