Axari taldearen 2. emanaldia
Axari Dantza Taldeak ikasturte amaierako bigarren emanaldia eskaini zuen igandean Igarondo pilotalekuan. 114 herritar inguratu ziren bertara emanaldia ikustera, aforoak uzten zuena. Bi emanaldiak batuta, 17 taldek parte hartu zuten guztira emanaldietan, 2000 eta 2006 urteen artean jaiotako dantzariekin.













