Auzoeta kiroldegia astelehenean irekiko dute herritarrentzat
ATAUN // Covid neurrien araudiak barruko kirol instalazioak erabiltzeko aukera uzten duela eta, Ataungo Auzoeta kiroldegia astelehenetik aurrera erabili ahal izango da. Gehienez sei laguneko taldeak ibil daitezke, aurrez udaletxean erreserba eginda. Ordutegia, 09:00-14:00 eta 17:00-19:00 bitartekoa du. Txandak ordubetekoak dira.












