Gure Eskuk bihar eta etzi ere sinadurak bilduko ditu Ataunen
ATAUN // Erreferendumaren aldeko Hamaika gara dinamikan, sinadura bilketa gehiago egingo ditu Ataungo Gure Eskuk. San Martinen egongo da bihar atxikimendua emateko aukera, 19:00etatik aurrera. Etzi, larunbata, San Gregorion, 12:00etan.












