Meri, Mari eta Lari antzerkia Igarondo pilotalekuan
IDIAZABAL // Astelehenean, Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana izango da Igarondo pilotalekuan Eidabe Ekimen Kulturalak taldearen eskutik, 18:00etan. Gonbidapena behar da. Maria Urzelai eta Yogurinha Borovak sortutako obra da eta haiek antzezten dute. 50 minutu inguruko iraupena du. Iaz estreinatu zuten eta joan den astean Seguran izan ziren.













