Goatse Egileorren bilera astelehenean auzo bileren harira
IDIAZABAL // Astelehenean, uztailak 5, Goatse-Egileorren bilera izango da Idiazabalgo Udalak martxan jarritako auzo bileren harira, 17:00etan. Landa eremuko bizilagunen kezkak eta beharrak ezagutzea du helburu egitasmoak. Astelehenekoa azken aurreko bilera izango da. Azkenekoa, berriz, Korta Oiarbiden izango da. Ekainean zen egitekoa, baina atzeratu egin zuten eta uztailaren 12an izango da.













