Udaberri Sarian txapeldun izan dira Artola eta Sukia
ATAUN // Udaberri Saria 2021 pilota txapelketako azkeneko finalak asteburuan jokatu ziren, eta Ataunek txapela janztea lortu du, kadeteen 3. mailan. Auzoeta kiroldegian jokatu zuten finala, ostiral arratsean. Enaitz Artola eta Zuhatz Sukia ataundarrak 22 eta 10 nagusitu zitzaizkien Donostiako Antigua auzoko Izurun pilota eskolako Miran Arraizari eta Markel Urangari.













