Iñaki Ruiz de Egilaz Musti Taldeko lehendakaria Zumaiara oinez joan da, Realak Kopa irabazi zuenean emandako hitza betez
Iñaki Ruiz de Egilaz Musti Taldeko lehendakariak Realak Kopako finala irabazten bazuen Zumaiara oinez joango zela esan zuen. Gaur bete du emandako hitza. 09:30ean irten da etxetik eta 18:30ean heldu da Zumaiara. Azpeitiara heldu denean sekulako zaparrada bota du eta bertan bazkaltzea erabaki du. “Adinean aurrera noa eta belaun bat gaizki dut. Gogorra izan da, baina Realekoak gara, demontre!”, esan du. Dagoeneko erabaki du zer egingo duen, datorren denboraldian Realak beste titulu bat irabazten badu. “Ilea moztea errazegia da. Arantzazura joango naiz, oinez”.