Promesa mailako beste bi pilota partida, bihar Igarondo frontoian
Idiazabalgo pilota txapelketa martxan da ekainaren 23az geroztik, promesa mailan. Euskal Herriko eta Errioxako 12 pilotari onenek parte hartu dute eta parte hartuko dute datozen asteotako partidetan ere. Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta Idiazabalgo txapelketan egin ohi duten bezala, bikoteak ez dira finkoak, txandaka jokatzen baitute pilotariek, bikotekideak aldatuz.
Bihar, 19:00etan, Igarondo frontoian, bi partida jokatuko dira: Amiano I-Albeniz Aranbarri-Iztuetaren kontra, batetik, eta Irribarria eta Peñalver Amiano II eta Lozaren kontra, bestetik. Txapelketak uztailaren 29ra arte iraungo du. Partida gehien irabazten dituzten bikoteek azken fasera iristea lortuko dute.
Guztira 7 egunetan jokatu dira partidak ekainean hasi zenetik. Biharkoa laugarren jardunaldia izango da. Ondoren, hilaren 16an izango dira hurrengo bi partidak. Hilaren 23an gero, eta hilaren 29an bukatuko da.













