Antzezlanerako eta ikus-entzunezkorako sarrera, kultur etxean
LEGAZPI // Uztakale kultur egitarauaren barruan, ostegunean, 19:00etan Hika antzerki taldeak Tonbola antzezlana eskainiko du Haztegi ikastolako patioan, eta ostiralean, Ikatza argazkilari elkarteak bere hirugarren ikus-entzunezkoa emango du Azokan 22:30ean, baidaiei eskainita. Bi emanaldietarako sarrerak eskuragarri daude Kultur Etxean, 09:00etatik 13:30era edo 943 73 72 02 telefonora deituta.













