'Bizitzak erdigunean' liburua gaur aurkeztuko dute
ATAUN // Joxemartin Apalategi 2019 bekaren laguntzarekin egindako Bizitzak erdigunean: Ataungo zaintzaileen genealogia feminista (1950-2020) liburua gaur aurkeztuko dute, jende aurrean. Ataungo udaletxeko batzar aretoan da aurkezpena, 19:00etan. Han izango dira Jone Arrazola eta Miren Aranguren idazleak eta epaimahaiko Jokin Apalategi, Jaione Apalategi, Nerea Elias eta Aizaga Zeberio.













