Igartza Musika Programarako sarrerak, eskuragarri
BEASAIN // Martin Kortaberria biolin-jole beasaindarraren eta Javier Perez de Azpeitia pianistaren kontzerturako sarrerak eskatu daitezke jada. Beasaingo Udalaren eta GOIERRIKO HITZAren albisteetako txantiloia bete behar da horretarako. 44 sarrera daude guztira. Galdetegia itxi egingo da guztiak banatutakoan. Igartza Musika Zikloko bigarren seihilekoko bigarren kontzertua izango da.













