Sarrerak zozkatuko ditu udalak datorren asteko partidurako
IDIAZABAL // Datorren astean, uztailaren 23an, Masterx Caixabank txapelketako Ezkurdia-Imaz Etxeberria-Albisuren kontrako partida jokatuko da Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 22:00etan. Udalak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu partidurako. Zozketan sartzeko whatsappez Pilota eta izen-abizenak bidali behar dira 943187100 zenbakira. Bihar izango da parte hartzeko azken eguna.













