Burdinolen ibilbidea egiteko aukera izango da igandean
TURISMOA // Altxor Ezkutuak programak igandean Burdinolen Ibilbidea egiteko proposamena luzatu du. Lenbur Fundazioak gidatuta, burdinolen aztarnak eta historia ezagutzeko aukera izango da. Mirandaolatik irtengo dira 10:30ean. Dohainik da, baina izena eman behar da 943 72 20 42 zenbakian.













